XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3 Sistema esklabistaren krisia

Hara, III. mendez gero, geldi bada geldi baina atergabean joango da beherakadan sistema esklabista eta beronen desegitea gertatzen da Erromatar Inperioa Mendebalean jaustearen kausa.

a) KONTRADIZIO HANDI BAT Jeneralean, handikiak ez ziren kontent esklabuek beren pentsaera propia izateaz.

Columella, erromatar agronomo hark, zera idatzi zuen, kultura edo irudimen piska bat zuten esklabuak, mahastietan, katez loturik erabili behar izaten zituztela, edo presondegi (ergastula) berezietan bestenaz.

Eta jazarpen zentzu hori esklabuen artean desarroila ez zedin zigorraz aparte, beste metodorik ere erabili ohi zen.

Hala, gogotik ahalegintzen ziren nazionalitate ezberdinetako esklabuak edukitzen beren eskualdetan, baita bestearekin ez elkartzearren, eta are, elkarrekin mokoka ari izateko; gainera, batzuk goraltzen eta besteak mespretxatzen zituzten, elkar zaintzera eta salatzera eragiten (Petit eta beste: el modo de producción esclavista liburutik).

... Aterabiderik gabeko gurpil ero batetan sarturik ziren.

Etxalde baten martxak jakintza eta adimenez beteriko pertsonak eskatzen zituen, eta kulturadunak hein batetan; bitartean, beren jabeek beldur handia zioten adimen bizkorreko esklabuei, zeren hauek gaizpidea irakats bait zezaketen....

Columella-ren etxaldean helburu bi zituen lanaren antolamendu guztiak: hala edo hola baina esklabuei lana eragitea eta altxamendu asmo guztiak edo kontrolaren ihespen oro moztea (Staerman/ Trofimora;La esclavitud en la Italia imperial liburutik).

Apaindura funtzioa zuen jantziak, aberatsen artean batipat.

Ikus Iruña, Arabakoan, aurkitu eskultura zati hau.